Auritz Alkorta, Julen Caminos eta Imanol Iglesias ikasleak etxe domotiko baten sisteman oinarritu gara proiektu hau burutzeko garaian. Etxea mugikor bidez kontrolatzen saiatu gara eta horretarako maketa txiki bat egin dugu etxe bat irudikatuz.
Egunerokotasunean oso eraginkorra izan daiteke, batez ere gure bizimodua errazteko, bai alarma sistema aldetik, bai kontsumo neurketa kontrolatzetik eta abar.
Gehien bat plaka elektronikoan eta programazioan zentratu gara eta eginiko prototipoaren maketan. Jarraian aipatu eta azalduko dugu gure proiektua egiteko erabili ditugun oinarrizko hardware eta software sistemak.